Aitzinako Kurtzeako frontoi estaligabeak 100 urte beteko lituzke aurten zutik mantendu izan balitz. Hain zuzen ere, 1916ko otsailaren 29ko urteurrena ospatu beharko izango luke.
Kurtzea frontoiko akta-liburuak dioenez, “[…] seirehun eta hogei metro karratuko zabaleran eraikia dago […] Iturriondo Etxearen lurzoru oinordetuan. Frontoiak hogeita hamar metroko luzera du eta hamasei metro zabaleran; guztira, laurehun eta larogei metro karratuko azalera hartzen du frontoiak. Frontisaren horma harlanduzkoa da, zorua lauza ladradoritaz eta alboko hormak -zazpi metroko altueran- harlangaitzez eginda daude […]. Ekialdean Iturriondo baserria dago, Mendebaldean Durangora joateko errepidea, Hegoaldean seirehun eta hogei metro karratuko orubea eta Iparraldean bola-jokoa duen etxea”.
Deigarri gertatzen da frontoiaren dimentsioa, izan ere luzeeran dituen 30 metro karratuekin konparatuta, zabaleran dituen 16 metro karratuak heinetik aterata daude.
Akta-liburari jarraiki, honakoa dio: “Frontoiaren inskripzioa Don León Asúa e Iturriozen izenean dago, Felipe Barrena y Aguirrezabala notarioaren aurreran […] eta 1916ko otsailaren 29an sinatuta dago”.
Ondoren eraiki zituzten etxebitzitza berri batzuk, Juliánen denda zegoen lekuan. Dokumentuaren arabera, “bi bizileku dituen etxebizitza eta bi lokal komertzial daude -Generalisimo plazatik sarrera dutenak-, baita etxebizitza garai bat bi bizileku independenteekin […], zeintzuek sarrera arestian aipatutako plazaren atzeko aldetik zuten”.
Dakigunez, frontoi estaligabea eraitsia izan zen […]. Pilotaleku berriaren inaugurazioa 2001ko irailean izan zen, baina bi egun aurretik, Patxi Eugi pilotariak instalazio berriak ikusi zituen Luis Beroizen eskutik eta Karmelo Ariznabarreta eta Oier Zearra lagun zituela […].
Pelotazale aldizkarian argitaratuta apirilean. Kazetaria: Juan Luis Ibarretxe
