→Ugao

Betira arte Ugaoko ‘Kerman Bufoia’ eta ‘Martin’!

'Kerman Bufoia' eta 'Martin' pertsonaiak erabiltzen zituen Joseba Andonik herriko historian murgiltzeko / HEZ

Ugaoko antzinako istorioak eta pasadizoak herriko kaleetan ehunka aldiz kontatu eta harrapatu gintuen Joseba Andoni atzo hil zen. ‘Kerma Bufoia’ edo ‘Martin’ pertsonaien bidez ezagutu zuten gazteenek.

“Gaurko egun tristea Historia Ezagutzeko Zentroaren (HEZ), Kultura Arloaren eta Udalaren familia osoarentzat”, adierazi dute HEZren sareen bidez. “Errege-bideko antzinako istorioekin harrapatzen zituen neska-mutilez inguratuta ikusiko zenuten, hiribilduko pasadizoak kontatzen eta bera bezalako pertsona eskuzabal batek eskain zezakeen guztia”.

“Atzo agur esan zigun, baina ez betiko, hemendik aurrera Joseba Andoni hiribildu honen historiaren parte da, inoiz baino indar handiagoz jarraituko dugu lanean belaunaldi berriei transmititzeko urte hauetan bere pertsonarengandik ikasi genuen guztia”.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak