'Geuretik Sortuak' proiektuaren baitan 'Erlojupekoa' film laburra grabatu zuen iaz Bira Produkzioakek Galdakaon. Ekainaren 9an estreinatuko dute Torrezabalen.
San Antonioko jaiak bueltan dira! Ekainaren 10etik 19ra bitartean 60 jarduera inguru antolatu ditu Jai Batzordeak.
Aire libreko zinema antolatuko du berriro Galdakaoko Udalak hirugarren urtez jarraian. Uztaileko ostegunetan proiektuatuko dituzte zortzi film Urreta ikastetxeko patioan: eguneko bi...
Bi urte ondoren Santakurtzak jaiak ospatuko dira Galdakaon irailaren 9tik 18ra bitartean. Jai Batzordea lanean da egitaraua prestatzen, eta bitartean kartel lehiaketa...
Joan den barikuan, ekainaren 3an, kontzertua eskaini zuten Zaratamoko Kantuzaleak koruko kideek San Lorentzo elizan, Presaganako txistulariekin batera, Tere Larrearen zuzendaritzapean
Ekainaren 10etik 12ra bitartean ospatuko dira Bidebietako jaiak, Basaurin. Besteak beste, umeentzako puzgarriak, tortilla txapelketa, parrillada herrikoia, apar-festa, Basauriko Arrozak, karaokea eta kontzertuak...
Mozoilo Egunaren harira hamaika ekintza antolatu dituzte Galdakaon ekainaren 3tik 5era bitartean. Besteak beste, Galdakaoko Txirrindulari Elkarteko Gelak ginkana solidarioa antolatu zuen...
Joan den ekainaren 4an Ugaoko Sarea Fest jaialdiaren VI. edizioa antolatu zuten Sarea Sound System elkarteko kideek herrian zehar.
Boluetako Castle Rock entsegu lokaletara hurbildu gara, bertan eskualdeko B.O.T.H taldeak ordu biko saioak egiten dituelako eguenero. Formazioa osatzen duten Beñat Ramos...
Elizabeltz, Basaki, 4 Villains eta Rat-Zinger taldeek ekainaren 18ko jaialdia girotuko dute. Aurtengoa pandemiak eragindako geldialdiaren osteko lehen edizioa dugu eta formatu...