Lana

Geuria | Lan eskaintza – Kazetaria | 2022

Curriculumak jasotzeko azken eguna:
2022ko apirilaren 26a (barne)

Nora bidali curriculumak:
ibai@biba.eus

Ez ahaztu kurrikulumean:
argazkia, jaiotza data eta lekua, gaur egungo bizilekua

LANAREN XEHETASUNAK

Eskaintza egiten duen erakundea:
Geuria, Hego Uribeko herri komunikabidea / www.geuria.eus
2014an sortutakoa
Komunikabide mota: Jeneralista, euskaraz
Esparrua: Hego Uribe (Bizkaia). 100.000 biztanle (Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Ugao, Zaratamo, Zeberio)
Erakargarria, eduki arinak eta sakonak uztartzen, parte hartzailea eta komunitatea sustatzen duena
Euskarriak: Paperezko edizioa (11 zenbaki urtean), webgunea (geuria.eus) eta sare sozialak
Tokikom, Euskal Herriko euskal toki komunikabideen bateragunearen bazkide

Erakundearen xedea:
Modu konstruktibo eta justu batean hurbiltasunetik eta kalitatez informatzea, Hego Uribe hobea eta indartsuagoa lortzeko

Erakundearen baloreak:
Hurbiltasuna, enpatia, errespetua
Kalitatea
Komunitate-erantzukizuna
Euskara
Izaera konstruktiboa eta balio-sortzailea
Sendotasuna
Estrategia eta analisia
Formakuntza eta dibulgazioa

Lan postuaren deskribapena:
Geuriaren erredaktore titularra komunikabideak lantzen dituen estaldura eremuko 3-4 herrietan eta gainerako herrietarako laguntza puntuala.

Lan eginkizunak:
-Komunikabidearen eguneroko plangintza digitala eta hileroko paperezko plangintza egitea erredaktoreari egokitzen zaizkion 3-4 herrietan
-Gertatzen diren albisteak eman eta herri bakoitzeko Udal, alderdi politiko, erakunde zein norbanakoekin hartu emana albisteak sortzeko, erredakzio bileran gaiak proposatzeko… Iniziatiba eta dinamismoa baloratuko dira kasu honetan.
-Albisteak, elkarrizketak, erreportaiak, iritzi artikuluak idatzi, maketatu eta webgune eta sare sozialetara igo lan taldearekin koordinatuta
-Erredaktoreak hilero gutxieneko pieza kopurua ekoiztu beharko du, lan taldearekin adostutakoa
-Aipatutako herrietan Geuriaren kolaboratzaileen zerrenda aberasteko aukerak proposatu
-Bideo edo argazki komunikazio zerbitzuak: plenoen grabaketak, bideoak, argazki-galeriak…

Eskatzen da:
-Kazetaritza, komunikazio edo antzerako titulua
-Euskara: Ahozko eta idatzizko maila gorena. Titulua.
-Indesign eta Photoshop
-Interneteko jakintza: sare sozialak, webguneak…
-Gidatzeko baimena eta kotxea

Baloratuko da:
-Hego Uribe eskualdekoa izatea edo bertan bizitzea
-Maketatzeko, argazkiak eta bideoak egiteko-editatzeko gaitasuna
-Esperientzia komunikazio arloan

Trebeziak eta jarrerak:
-Euskarazko toki komunikabide batean lan egiteko gogoa
-Pertsona arduratsua, proiektuarekin epe luzerako konpromisoa hartzen duena
-Gure baloreekin lerrokatuta egotea
-Izaera proaktiboa
-Taldean lan egiteko gaitasuna
-Baikortasuna

Zer eskaintzen dugu:
-Lanaldi osoko muga gabeko kontratua (3 hilabeteko probaldia gaindituz gero)
-Ordutegia: Moldagarria, markatutako helburuen araberakoa
-Lan tokia: Basauriko Geuriaren erredakzioa (Basozelai, 11)
-Soldata: 1.200 eta 1.400€ bitarteko soldata garbia hilean (langilearen balorazioaren arabera), urtean 12 paga + dietak
-Ordenagailua eta ekipoa (argazki/bideo kamera)
-Prestakuntza (komunikazioan, kazetaritzan, teknologian…)
-2014 eta 2022 bitartean garatu dugun kontaktu-zerrenda (ez da zerotik hasi behar)

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak