Nortzuk gara

Sorrera
Geuria Bizkaiko Hego Uribe eskualdeko herri komunikabidea da. Hiru urtetan zehar (2011-2014) eskualdeko hainbat erakunde publiko, elkarte eta norbanakoekin proiektuak izan behar zituen ezaugarrien inguruko hausnarketa sakon eta luzea egin ostean, 2014ko urrian kaleratu zen Geuriaren lehen paperezko alea eta, aldi berean, geuria.eus webgunea ireki zen.

2016ko paperezko edizioa / Geuria

2016ko paperezko edizioa / Geuria

Aurrekariak
Hego Uriben sortu den eskualdeko komunikabide bakarra da Geuria. Historikoki ez da inoiz egun 100.000 biztanle dituen eskualdea bere osotasunean ardatz izan duen komunikabiderik existitu, ezta hiru urtetik gora iraun duen euskara hutsezko egitasmorik ere. Honakoak dira Hego Uriben izan diren aurrekariak, geografikoki izan zituzten lan-eremuak eta jardunaren epea:

-Lapiko (Galdakao, 1979-1980)
-Bost Axola (Basauri, 1996-1998)
-Berbaz (Basauri, 1996-1998)
-El Social (Basauri, 2000-2004)
-Artandape (Arrigorriaga, Ugao, Zaratamo, 2003-2005)
-Berbaz (Basauri, 2010-2012)

Komunikabide hauen bultzatzaile eta langileak Geuriaren sorkuntza prozesuan izandako elkarrizketen parte izan ziren eta euren esperientziak aintzat hartu ziren gure ibilbideari ekiteko eta gure helburuak zehazteko.

Geuria Tokikom finalista 2017

2017ko Toikikom Sarietan finalista / Geuria

Helburuak
Geuriaren helburu nagusiak hiru ardatzetan laburbildu ditzakegu:
1. Proiektuaren egonkortasuna eta iraunkortasuna bermatu
2. Adin guztietako euskaldun peto-petoentzat erabilgarria izateaz gain, euskaldun berrientzat ere erakargarria izatea
3. Hego Uribeko euskaldunon komunitatea piztu eta dinamizatu

 

Lan taldea
Honako estekan duzu lan taldea, kolaboratzaileen zerrenda, baita erakunde babesleak, iragarleak eta batera edo bestera proiektuan parte hartu dutenen zerrenda ere.

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak