Ez dira urriak gure herrietako kaleek, izkinek, zubiek eta eraikinek biztanleon oroimenean berpizten dituzten istorioak. Porlanez, metalezko zutoinez, beiraz eta ...
Argizai Eskaut Taldeak Galdakaoko haurrentzako eta gazteentzako jardunaldia antolatu du maiatzaren 24an eta 25ean Kurtzeko plazan.
Sagarrak taldeak antolatuta, ingurumena ardatz duen mahai ingurua egingo dute maiatzaren 21ean udal hauteskundeetara aurkeztuko diren taldeek.
Gararen gaur egungo egoeraz, etorkizunerako erronkez edota #nierebaNAIZ kanpainaz arituko da gaur, maiatzak 21, Iker Bizkarguenaga Garako kazetari basauriarra. Hitzaldia Arrigorriagako udaletxeko Udalbatza Aretoan izango da,...
Zubialdeko frontoia Biharko Izar Gazteak gazte mailako txapelketaren lekuko izango da iraila bitarte. Zaratamoko Upo Mendi pilota eskolak eta Zeberioko Udalak antolatuta, 24 pilotari arituko dira orotara,...
Emakumeen ahalduntze eskola, igogailu eta arrapala mekanikoak eraikitzea, Bengoetxen erabilera anitzeko eraikina egitea eta 200 plazako aparkalekua eraikitzea ere proposatzen du Galdakaoko EAJk.
Alber Rivera Ciudadanoseko presidenteak ekitaldia egingo du Ugaon datorren ostegunean, maiatzak 23, joan den maiatzaren 18an Josu Urrutikoetxea presoaren alde egindako manifestazioaren erantzun gisa.
Maiatzaren 19an 82 urte bete dira faxistek Galdakao bonbardatu zutenetik. Gaur, maiatzak 20, omenaldia egin diete Gerra Zibileko eta bonbardaketetako biktimei.
Basauriko zenbait herritarrek Ahora Basauri Orain taldea sortu dute maiatzaren 26ko udal hauteskundeetan lehen aldiz aurkezteko. Talde independientea da eta Arkaitz Alonso dute zerrendaburu.
‘Ibai eta itsasoak zaindu. Stop plastikoak’ programari amaiera eman diote Etxebarri Institutuko ikasleek. Maiatzaren 17an ikastetxeko Eskola Agenda 21 Foroa egin zuten.
Emakumeen Euskal Herria futbol Kopako finalerdiak jokatuko dituzte datorren astean Athleticek, Eibarrek, Realak eta Alavesek.