Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeek Hego Uribe eskualdean izan dituzten emaitzak jaso ditugu GEURIAn. Hauteskunde hauetan Usansoloko emaitzak Galdakaon zenbatu ...
Aitor Gonzalez zinemagile arrigorriagarrak hartu du herriaren iraganaren parte diren zortzi kondaira bildu eta 30 minutuko zinta batean batzeko ardura.
Baskonia zubia berreraikitzeko obrak hasi dituzte. Otsailaren 12tik aurrera ibilgailuen trafikora itxita egongo da zubia, ez ordea, oinezkoentzako.
Landetako eskualdeko Parentis-en-Born herrian topatu zuen bertako herritar batek 2015ean Basauriko Arizgoiti plazatik zerura botatako Eskarabileraren burua.
049. alea – 2019 Otsaila – Geuria aldizkaria. Irakurri, jaitsi eta elkarbanatu aldizkaria. Eduki guztiak eta gehiago irakurgai geuria.eus webgunean.
Duela gutxi jakin dut Bizkaiko lehen Foruak gaztelera zaharrez idatzita daudela. Garai hartako herritar gehienek euskara bazerabilten arren, kontua da dokumentu hura jauntxoek idatzi zutela, herritik...
Ertzaintzak 41 urteko gizon bat atxilotu du Urtebieta auzoko etxebizitza batean bortizkeria erabilita lapurreta egitea egotzita. Beste batek ihes egitea lortu zuen.
Berdintasun Sarirako hautagaiak proposatzeko epea irekiko du Galdakaoko Udalak otsailaren 8tik 28ra bitartean.
Basauriko Udalak eta Sidenorrek hitzarmena sinatu dute, Basaurin bizi direnek lehentasuna izateko enpresak langileak hautatzeko egindako prozesuetan.
90 urteko gizonezko bat larri dago Gurutzetako erietxean, Zeberioko Egia auzoko baserri batean bart gertatu den sutean kea arnasteagatik.
Tindufeko saharar errefuxiatu kanpamenduetara eramateko elikagai bilketa ari dira egiten Hego Uribe eskualdean. Otsailaren 8an eta 9an bilketa berezia egingo dute Bilbondon.