Jaurlaritzak bat egin du biktimen eskaerarekin eta erakusketa legez debekatu ezin den arren, "etikoki jardun eta biktimen sentsibilitatea errespetatu dezala" eskatu dio Udalari.
Uztaileko osoko bilkuran uko egin zioten karguari Miren Itxaso Gutierrez (UH) eta Maria Dolores Alvarez (PSE) zinegotziek, eta horien ordez sartuko dira Urgoiti eta Trimiño.
Hiru hilabeteren buruan espero du Udalak baimena edukitzea eta orduantxe ekingo diote plazaren eraberritzeari. 120.000 euro bideratuko dituzte proiektuaren diseinura eta lanetara.
Hiru komisio parte-hartzaile sortuko ditu Udalak: hirigintza eta etxebizitza; hezkuntza, hizkuntza eta kultura; enplegua, ekonomia, gazteak eta gizarte ekintza.
Irailaren 16an Euskal Herriko 47 lagun epaituko dituzte Madrileko Auzitegi Nazionalean, 11/13 sumarioaren baitan. Herrira, Etxerat eta Jaiki Hadiko kide ohiak dira auzipetuak, baita bitartekari zein...
Ardunaldi partziala eta esklusiboa izango duten kargudunen kopurua zehaztu dute gaur Basauriko osoko bilkuran, baita udalbatzako kideen ordainsariak ere.
Jeltzaleen eta sozialisten arteko gobernu akordioa izango da Basauriko Udalean. Horren helburua, “oreka instituzionala bermatzea eta herriarentzat garrantzitsuak diren proiektuak aurrera ateratzeko ahalmena izatea”, Asier Iragorri...
Udal gobernu berriak jakinarazi duenez, herritarrenganako harreman zuzena eta horizontaltasuna lantzeko konpromisoa hartu du legegintzaldi honetan eta horren harira Arrigorriagako bizilagunek alkatearekin zein beste zinegotziekin hitzordua...
Politika "auzokideonganako konpromiso militante moduan" ikusten dutela diote Etxebarriko EH Bildutik, "eta inola ere diru irabaziak areagotzeko modu bat".
Etxebarriko Udalak 2019-2023 legegintzaldirako udal azpiegitura, soldatak, dietak eta udal taldeei zuzendutako diru-laguntzak onartu ditu dagoeneko.