Kantuak, bertsoak, antzerkia, erakusketak, tailerrak eta musika, besteak beste dira Udalak antolatutako zenbait jarduera. Euskal Astearen barruan ere Korrikaren inguruko ekitaldiak izango dira.
Martxoaren 24an, asterartean, Euskal Astearen edizio berri bat abiatuko da Ugao-Miraballesen. Udal kultura eta euskara sailek herriko elkarteekin eta erakundeekin elkarlanean antolatutako aste honetan hainbat ekitaldi egongo dira. Programa martxoaren 28an bukatuko da, Korrika 19a Ugao-Miraballestik pasatuko den egun berean.
EUSKAL ASTEA – EGITARAUA
Martxoak 24, asteartea
10:00 Eskolako ikasleen kantagintza eta bertsogintza Jane Jauregian eskolako umeei zuzenduta.
17:00 Eskolako ikasleen kantagintza eta bertsogintza Jane Jauregian herritarrei zuzenduta.
Martxoak 25, asteazkena
10:00 Eskolako ikasleen antzerkia Jane Jauregian eskolako umeei zuzenduta.
17:00 Eskolako ikasleen antzerkia Jane Jauregian herritarrei zuzenduta.
Martxoak 26, osteguna
10:00 Untzueta gazteluari buruzko erakusketa eta Txalaparta tailerra eskolan, Harile elkartearen eskutik.
17:00 Ludoteka Kalean. Hiru tutuko iturrian.
19:00 Uluka taldearen emanaldia Jane Jauregian.
Martxoak 27, ostirala
10:00 KORRIKA TXIKIA
17:30 Herri kirolak Kulkiren eskutik: Artzantzari buruzko jarduerak. Herriaren enparantzan*.
18:00 “Euskara eta komikia” gazteentzako tailerra gaztelekuan.
20:30 Musika animazioa DJ Xaiborren eskutik Herriaren enparantzan.
Martxoak 28, larunbata – Korrika Eguna
12:00 “Euskal Herriko legendak” kontaketa antzeztua gaztelekuan.
17:30 Umeentzako tailerrak Aitama Guraso elkartearen eskutik Herriko enparantzan*.
19:00 KALEAN KANTUZ.
21:00 Berbena Luhartz taldearen eskutik Herriaren enparantzan.
22:30 KORRIKA BADATOR!!!!
* Euria egiten badu Gernika frontoian izango da.
