→Basauri

Basaurin grabatu dute 22. Korrikako bideokliparen zati bat, Itziar Ituño aktorearekin

Amurriotik Donostira eta 2022ko martxoaren 31tik apirilaren 10era izango da 22. Korrika. Horren berri eman zuen AEKk azaroan, eta hilabete ondoren, gaur bertan aurkeztu dituzte 22. Korrikaren kanta eta bideoklipa. Besteak beste, bideokliparen zati da grabatu dute Basaurin, zehazki Bolintxu AEK euskaltegiaren inguruetan, Itziar Ituño aktore basauriarraren partaidetzarekin. 

Kantaren izena leloaren bera da: Hitzekin. Nerea Urbizuk sortu du musika eta Sustrai Colina bertsolariak hitzak jarri dizkio abestiari. Ane Garcia, Anari eta Nerea Urbizu beraren ahotsak entzun daitezke abestian. Bideoklipa Basaurin grabatzeaz gain, Aizarotzen, Baionan, Baztanen, Donostian, Iruñean, Lekunberrin eta Ondarroan grabatu dute bideoklipa.

Korrika 2022 | Martxoaren 31tik apirilaren 10era izango da 22. Korrika, Amurriotik Donostiara

Gora

Geuria Laguntzaileak Geuria Laguntzaileak