Sareak

☉ Galdakao

Kantu Kolore eta Jontxu Martinez Torrezabaleko oholtzara igoko dira datozen hilabeteotan

Era berean, Pako Revueltas antzerkigile galdakoztarraren zuzendaritzapean ‘Maniobra Heimlich’ obra taularatuko dute. Abendura bitartean zuzeneko 17 ikuskizun antolatu dituzte Torrezabalen.

|

Zuzeneko ikuskizunei ekingo diote irailaren 5ean Torrezabalen // Pez Limbo

Torrezabal Kultur Etxeak zuzeneko programazioari helduko dio irailean eta abendura bitartean zuzeneko hamazazpi ikuskizun antolatu dituzte. Besteak beste, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Lola Herrera, Miren Amuriza eta La Pulga igoko dira Torrezabaleko eszenatokira. Aipatzekoa da, gainera, Kantu Kolore talde galdakoztarra eta Jontxu Martinez Zarrabeitia usansolotarra ere izango direla Torrezabalen. Era berean, Pako Revueltas antzerkigile galdakoztarraren zuzendaritzapean ‘Maniobra Heimlich’ obra taularatuko dute.

Asteburu honetan berrekingo diote zuzeneko ikuskizunei eta Galdakaoko Udaletik adierazi dutenez, “segurtasun protokolo guztiak beteko dira, Kultura segurua baita”, diote. Hala nola, sarrera eta irteera modu mailakatuan egingo dira. Halaber, Udalak herritarrei gogorarazi nahi die areto barruan maskara jantzita eraman behar dela. “Ikuskizunak puntualtasunez hasiko dira, beraz, ikusleei erregutzen zaie behar bezalako aurrerapen nahikoarekin etortzea”, diote.

Torrezabal Kultur Etxea / Zuzeneko ikuskizunak

2020 iraila-abendua
PDFa deskargatzeko

Irailak 5-6
Pirritx, Porrotx eta Marimotots: ‘Bizi dantza’
16:00 + 18:30 / 8 – 6 euro
Euskaraz

Pirritx, Porrotx eta Marimotots Galdakaora iritsiko dira ‘Bizi dantza’ ikuskizunarekin

Irailak 26-27
Lola Herrera: ‘Cinco horas con Mario’
20:00 / 12 – 9 euro

Urriak 2
Javier Aranda: ‘Vida’
21:00 / 6 – 4,50 euro

Urriak 3
Marie de Jongh: ‘Ikimilikiliklik’
18:00 / 6 – 4 euro (+6 urte)
Euskaraz

Urriak 16
Pez Limbo: ‘El patio de mi casa’ (Jontxu Martinez Zarrabeitia usansolotarra antzezleen artean=
21:00 / 10 – 7,50 euro

Jontxu Martinez: “Antzerkia terapia izan da askotan, barneko minak azaleratzen lagundu duena”

Urriak 24
Anita Maravillas: ‘Cottondarrak’
18:00 / 6 – 4 euro (+5 urte)

Urriak 25
Yllana: ‘ The Opera Locos’
19:00 / 12 – 9 euro

Urriak 30
Askoa Etxebarrieta ‘La Pulga’ eta Miren Amuriza: ‘Gorria’
21:00 / 6 – 4,50 euro
Euskaraz

Azaroak 6
Xake produkzioak: ‘Fasoak entzuten zituen gizona’
21:00 / 6 – 4,50 euro
Euskaraz

Azaroak 7
Kantu Kolore: ‘Ametsen urtebetetzea’
18:00 / 6 – 4 euro
Euskaraz

Azaroak 22
Mama Crea: ‘Maniobra Heimlich’ (Pako Revueltas antzerkigile galdakoztarraren zuzendaritzapean)
19:00 / 10 – 7,50 euro
Euskaraz

Azaroak 27
P6 Gazte Konpainia: ‘Mi último baile’
21:00 / 10 – 7,50 euro

Azaroak 29
La Baldufa: ‘Safari’
18:00 / 6 – 4 euro (+3 urte)
Euskaraz

Abenduak 10
Tartean teatroa: ‘Simplicissimus’
20:00 / 10 – 7,50 euro
Euskaraz

Abenduak 18
Caminamos para crecer (CEAR): ‘Alas rotas’ (Ikuskizuna eta solasaldia)
21:00 / 6 – 4,50 euro

Abenduak 27
Theatre Properties: ‘El maravilloso Mago de Oz’ musikala
18:00 / 10 – 6 euro

Abenduak 30
Guillem Alba & Marabunta: ‘Marabunta’ clown ikuskizuna
20:00 / 10 – 7,50 euro

☉ Galdakao

Argazkiak | Moda pasarela bilakatu da gaur Galdakao, Santakurtze jaietan

|

Gaur moda desfilea egon da Galdakaoko jaietan. Fashion Day eguna antolatu du bigarren urtez Gazte Berpiztuk eta hainbat kuadrillak hartu dute parte. Jantzirik eta aurkezpenik onena Antzeko kuadrillak egin du, bigarren sailkatu da Dekantzekoz eta hirugarren Trikiriki. Laugarren Antropayak izan da eta bosgarren Piperrak. Hona hemen desfileko irudirik onenak!

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bi gazte atxilotu dituzte Galdakaoko etxebizitza batean indarrez sartzeagatik

Olabarrieta auzoko etxebizitza batean indarra erabilita sartu ziren bart 19 eta 21 urteko bi gazte. Epailearen esku jarriko ditu Ertzaintzak

|

Ertzaintzako ibilgailuak artxiboko irudi batean // Geuria

Ertzaintzak 19 eta 21 urteko bi gazte atxilotu ditu Galdakaoko Olabarrieta auzoko etxebizitza batean indarrez sartzeagatik.

Gertaerak bart gauerdian jazo dira: pertsona batek SOS Deiakera deitu du Olabarrietan dagoen eta une horretan hutsik zegoen aita-amaginarreben etxean indarrez sartu direla esanez, instalatuta zuten zaintza-kamera deskonektatu egin dutela konturatu baitira.

Orduan, patruila bat bertaratu eta argi bat piztuta ikusi zuten eta etxebizitzaren goiko aldean bi gazteak aurkitu dituzte.

Bi gazteak epailearen esku utziko dituzte dagozkion eginbideak amaitu ostean.

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Bideoa | Antzeko, Bertan Kaldo eta Dekantzekoz, Galdakaoko jaietako Playback lehiaketako onenak!

|

Playback lehiaketa mundiala da Galdakaoko jaietan eta atzo zuzenean bizi genuen! Txapeldun Antzeko izan zen: Mamma Miaren ‘Ai ama!’ bertsio euskalduna egin zuen kuadrillak. Euren amei omenaldi zoragarria egin zieten.

Bigarren Bertan Kaldo izan zen, hirugarren Dekantzekoz, laugarren Trikiriki eta bosgarren Erdu Mizketan.

GEURIAn lehenengo hiru postuetan sailkatutako ordezkariak elkarrizketatu zituen: Mirene eta Izaskun (Antzeko), June eta Ane (Bertan Kaldo), eta Ane eta Janire (Dekantzekoz). Aupa zuek!

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Argazkiak | Galdakaoko jaietako Playback lehiaketa 140 argazkitan!

|

Playback lehiaketa arrakastatsua da Galdakaoko jaietan. Eta aurten ere ez du hutsik egin, beste urte batez Zizpak antolatuta. Irabazle Antzeko izan da, euren Ai Ama! (Mamma Mia!) bertsioari esker, amei omenaldia eginez. Bigarren Bertan Kaldo izan da, hirugarren Dekantzekoz, laugarren Trikiriki eta bosgarren Erdu Mizketan.

 

Osorik irakurri

☉ Galdakao

Galdakaoko GBGE elkartea Europako bi saritan finalista hautatu dute Valentziako uholdeetan egindako lanengatik

Gaur Vienako udaletxean, Austrian, Innovation in Politics Awards sarien irabazleak emango dituzte jakitera, eta otsailean Zero Project sariak banatuko dituzte Vienan ere

|

Ainhoa Crespo eta Alvaro Saiz GBGEko kideak Valentziako kaltetutako eremu batean // GBGE

Galdakaoko GBGE elkartea Europako bi saritan finalista hautatu dute, iazko urritik Valentziako uholdeek kaltetutako eremuetan egindako lanengatik.

Alde batetik, Innovation in Politics Awards sarietan bi izendapen izan dituzte bi proiektu hauengatik: Nave 51 eta Garbitegi humanitarioa.

Nave 51 izeneko proiektuan, Paiportan 40.000 tona laguntza humanitario bideratzeko aukera eman zuen GBGEk, “xahuketa minimizatuz eta jasotako laguntza guztia ahalik eta gehien aprobetxatuz, milaka boluntario eta militarri esker”, dio Ainhoa Crespo GBGEko ordezkariak.

Eta Garbitegi humanitarioa delakoan uholdeek lokatzez hondatutako arropa berreskuratu zituzten, “balio praktiko eta emozional handiko doako zerbitzua eskainiz”, dio Crespok.

Innovation in Politics Awards sarien banaketa gaur, irailak 17, izango da Vienako udaletxean, Austrian.

Otsailean: Zero Project sariak

Beste alde batetik, GBGE finalista izendatu dute Zero Project sarietan, “Krisi-egoeretan desgaitasunaren aurrean inklusioa” kategorian.

GBGE elkarteko boluntarioak Valentziako hondamendian // GBGE

Ekintza humanitarioetan, larrialdietan eta hondamendietan inklusio-irtenbideak aitortzen ditu sariketa horrek, eta sari banaketa otsailean izango da Vienan ere; kasu horretan, Nazio Batuen egoitzan.

“Izendapen hauek nazioarteko aitorpena dira Valentziako Dana-ren ondoren izandako elkartasun uholdeari. Nabarmentzekoa da beste modu batean ere erantzun daitekeela hondamendiei: zirkularra, inklusiboa eta aliantzetan oinarritua. Umiltasunez jasotzen dugu, oraindik ere asko dagoelako berreskuratzera iristeko, baina pozik ere bai, pertsona askoren lan ikaragarriari egindako aitortza delako”, adierazi du Crespok.

Osorik irakurri